Olgetan ludoteka martxan zapatutik aurrera Landako Gunean

Anboto 2021ko api. 13a, 10:25

Parte hartzeko asteka eman beharko da izena Berbaroren webgunean. Zapatu honetako, apirilak 17, plaza guztiak beteta daude.

Berbaro Elkarteak zapatu arratsaldeak jolasean pasatzeko aukera eskainiko du Landako Gunean antolatuko duen ludotekan. 4 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta egongo da ludoteka, eta jolaserako, sormenerako eta esperimentaziorako gune bat izango da.

Berbarok Durangoko Udalagaz batera martxan jarri duen egitasmoa apirilaren 17an hasiko da eta ekainaren 19an amaituko da. Ludoteka zapaturo egingo da, 16:00etatik 19:00etara bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!