[ARGAZKI GALERIA]: Hasi da txertaketa Landako gunean

Anboto 2021ko api. 3a, 13:21

Gaurtik astelehenera bitartean 1900 pertsona ingururi jarriko diote txertoa Landako gunean. Hitzordu guztiak bete dira. 

Gaur goizean ekin diote txertoak jartzeari Durangoko Landako gunean. 62 eta 65 urte bitarteko pertsonei jarriko diete txertoa bertan. Osakidetzak azaldu duenez, Abadiño, Berriz, Zornotza, Elorrio, Iurreta, Zaldibar, Ondarroa eta Markiñako herritarrei emango diete txertoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!