Finalera ordezko moduan joan zen Gorka Pagonabarraga durangarrak Osinalde saria irabazi zuen martxoaren 27an. Pagonabarraga Xabat Illarregiren ordez aritu zen. Eta berarekin batera aritu ziren Aroa Arrizubieta gasteiztarra, Urko Arregi oñatiarra, Ane Zuazubiskar arrasatearra, Ibai Amillategi gernikarra eta Unai Izagirre azkoitiarra.
Entzuleek publikoaren saria Ane Zuazubiskarri eman zioten eta bertsorik onenaren saria, berriz, Urko Arregiri.