Zapatutik astelehenera txertoak jarriko dituzte Landako gunean

Anboto 2021ko api. 1a, 13:31
Artxiboko irudia

Printzipioz zapatutik astelehenera emango dituzte txertoak bertan. 62 eta 65 urte bitarteko herritarrei.

62 eta 65 urte bitarteko pertsonei jarriko diete txertoa Landako Gunean. Osakidetzak azaldu duenez, Abadiño, Berriz, Zornotza, Elorrio, Iurreta, Zaldibar, Ondarroa eta Markiñako herritarrei emango diete txertoa.Guztira 1900 herritarrei inguru, hiru egunetan.

”Durangoko Udalarentzat txertaketa lehentasun bat da. Bera, eskaera jaso genuen momentutik prest dugu gunea” adierazi dute udaleko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!