Onik agertu da desagertutako 71 urteko gizonezkoa

Maialen Zuazubiskar 2021ko api. 1a, 08:51

Ertzaintzak baieztatu duenez goizaldeko 2:40an Muxikan agertu da gizonezkoa. Onik dago. 

Atzo eguerdian gizonaren falta sumatu dute etxean, eta familiakoek Ertzaintzara deitu zuten. Orduan, bilaketa martxan jarri eta honen bila aritu dira. Goizaldeko 2:40an gizonezkoa Muxikan agertu da. Ertzaintzak baieztatu duenez, gizonezkoa onik dago, baina badaezpada Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!