Durangon martxanterak omenduko dituzte, apirilaren 18an

Anboto 2021ko mar. 31a, 17:00

Boniren margolanaren aurkezpenaren irudi bat.

Durangoko Udalak Andra Mari elizpean egingo duen ekitaldian Boni eta martxanterak omenduko dituen lana aurkeztuko dute.

Durangoko Udalak Andra Mari elizako portikoaren azpian jartzen ziren martxanteei omenaldia egingo die, apirilaren 18an egingo den aintzatespen-ekitaldi baten bidez. Gainera, Boni Macarronen margolan bat aurkeztuko dute, elizpean kokatuko dena behin betikoz.

"Herri gisa kohesionatu behar dugu, eta, horretarako, Durangon ditugun ikur eta erreferentziei balioa eman behar diegu. Boni eta gainerako martxariak sinbolo bat ziren gutako askorentzat, horregatik nahi dugu gure egunerokotasunean presente jarraitzea, artelan txiki baten bidez bada ere. Durangon komunitate sentimendua sortu behar dugu, eta martxanteek balio handia dutela uste dugu", azaldu dute udal iturriek, ohar baten bitartez.

Dario de Regoyosen 'Durangoko azoka' lana erosi dute

Bestalde, Durangoko Arte eta Historia Museoak Astarloa Batzordeari jakinarazi dionez, Dario de Regoyosen 'Durangoko azoka' lana erosi du, Santa Mariako portikoa ordezkatzen duena. Martxanterak ikusi daitezke margolan horretan.

Museoko ordezkariak lanean ari dira datozen hilabeteetan Regoyosen erakusketa bat aurkezteko Durangoko Arte eta Historia Museoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!