Durangoko Udalak Eguzkitza Zaharra iturria egokitu du

Anboto 2021ko mar. 30a, 18:00

Eguzkitza Zaharra izenagaz ezagutzen den iturriraindo doan bidea atondu dute, eta iturrian zeuden sastrakak eta eroritako enborrak kendu dira.

Udal arduradunek ohar baten bitartez azaldu dutenez, "auzotarrek gutxienez XIX. mendetik erabiltzen duten iturria zahar bat da 'Eguzkitza Zaharra', hamarkada luzeetan ahazturan egon dena". Durangoko Udalak iturri horretaraino doan bidea atondu du lanoi esker, eta iturrian zeuden sastrakak eta eroritako enborrak kendu dira, "beti ere, inguru naturala mantentzeko helburuarekin", oharrean gaineratu dutenez.

"Durangar askok erabiltzen dugun bide ederra da Eguzkitzara dihoana, eta han, errepidetik oso hurbil, oso durangar gutxiek dakiten altxor berezi bat daukagu. Udaletik berau txukundu dugu, durangarrok gozatu ahal izateko", azaldu duten udal ordezkariek. "Aste Santuan herritik kanpora joan beharrean, horrelako gune ezezagun eta misteriotsuak ezagutzeko aukera izan. daiteke", gaineratu dute.

Udalak bertako bizilagunekin bilerak egin dituztela azaldu du, "urteetan inbertsiorik egin ez den auzo horretan hobekuntzak egiteko, argiteria jarri edo segurtasuna hobetzeko", azaldu dutenez. Auzokoek auzoa txukuntzeko asmoz auzolana egin dute azken egunetan, azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!