Oier Ariznabarreta Manttaleko 21 korrikalariren aurka lehiatuko da Beran apirilaren 11n

Maialen Zuazubiskar 2021ko api. 1a, 11:50

Erronka apirilaren 11rako prestatu du Manttale Mendi Lasterketa Taldeak. 

Apirilaren 11n jokatzekoa zen Berako Marotoi Erdia, baina pandemia dela eta antolatzaileek aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki dute. Hala ere, Manttale Mendi Lasterketa Taldeak egun horretarako erronka berezi bat antolatzea erabaki du; Oier Ariznabarreta, lasterketako azken sei edizioetako irabazlea, Manttaleko 21 korrikalariren aurka ariko da. "Erronka oso sinplea da. Oier Ariznabarretak Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea (21 kilometro) osatu beharko du, eta Manttalek gauza bera, baina 21 lasterkariz osatutako talde batekin. Lasterkari bakoitzak kilometro bateko erreleboa egingo du", azaldu dute sare-sozialetan antolatzaileek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!