Erorikoa izan du txirrindulari batek Landaederra inguruan

Anboto 2021ko mar. 29a, 20:29

37 urteko txirrindulari bat erori egin da Landaederra inguruko mendi-bide batean. Santa Luzia auzoan izan da istripua eta suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira. 

Txirrindulariak klabikulan hartu du min eta Galdakaoko erietxera eraman dute artatzera, Ertzaintzak azaldu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!