Bizkaia-Durangok Belgikako Dwars door Vlanderen lasterketan parte hartuko du

Anboto 2021ko mar. 29a, 17:00

Bizkaia-Durango txirrindulari taldea martxoaren 31n bueltatuko da lehiaketara. Dwars door Vlaanderen 122 kilometroko lasterketa da, Flandes zeharkatzen duena. Sandra Alonso, Yurani Blanco, Daniela Campos, Émilie Fortin, Nadine Gil eta Lizzie Holden txirrindulariek parte hartuko dute bertan.

Bizkaia-Durango taldeko kirol zuzendaria den Agurtzane Elorriagak azaldu duenez, "lasterketa zail batean parte hartuko dugu berriro, zaila baina, oso polita. Klasikoak bereziak dira beti, eta halako maila duen lasterketa batean parte hartzea oso ona da talde guztiarentzat, lortutako emaitza lortuta ere, onenekin arituta ikasten dugulako".  Gaineratu duenez, "Sandra eta Lizzie indartsu egon ziren Westhoek-en, orain hamar egun, eta, orain ere maila ona erakusteko aukera izatea espero dugu. Lehenengoz parte hartuko du Nadinek ezaugarri hauetako klasika batean eta nola ibiliko den ikusteko ilusioz gaude".

Dwars door Vlaanderen lasterketan 25 taldek parte hartuko dute, tartean WorldTeameko zortzi taldek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!