Aire zabaleko gimnasio moduan erabiltzen dira kalistenia izenagaz ezagunak diren parkeak, ariketa egiteko aukera emanez. Durangon zabaldu dutenak 130 metro karratu ditu eta 12 gune hainbat jarduera fisiko egin ahal izateko.
"Durangon aisialdirako parke eta guneen eskaintza hobetu daiteke. Parke berri honek, gainera, herritar guztiei jarduera fisikoa egiteko beste aukera bat eskainiko die. Kalistenia parke hauek gorputza lantzeko balio dute , adinaz eta egoera fisikoaz haratago. Jarduera ez lehiakorraren bidez durangarron ongizatea sustatu nahi dugu", azaldu dute udal arduradunek.