Durangon 22.000 kilo hondakin organiko batu dituzte urtebetean

Anboto 2021ko mar. 26a, 13:23

Udalaren arabera, 22.000 kilo hondakin organiko batu dira edukiontzi marroiari eskerrak. Jasotako Biohondakin kopurua, berriz, 210.000 kilokoa da. 

Urtebete pasatu da Durangon hondakin organikoak batzeari ekin ziotenetik. Ordutik, edukiontzi marroiak erabili ahal izateko 13.973 txartel banatu ditu udalak. Horrek utzi du arrastorik:  urtebetean 22.000 kilo hondakin organiko batu dituzte. Birziklatze tasa berriz, %20 igo dela adierazi du udalak. "Gutxinaka bada ere, berziklatze tasa gorantza dihoa Durangon, eta bide horretan sakondu beharko dugu", adierazi dute udal agintariek.

Gaikako hondakinen bilketak honako gorabeherak izan ditu 2019tik iazko urtera arte:

  • Altzariak: + %5
  • Ontziak: +%8
  • Papera-Kartoia: +%10
  • Hondakin txikiak: +%15  
  • Gainontzeko hondakinak: -%8
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!