Landako Erakustazokan txertaketarako gune bat ipintzea aztertzen dabil Osakidetza

Ekaitz Herrera 2021ko mar. 25a, 10:55

Iazko urrian Durangon egindako baheketaren une bat.

Apirilean martxan jartzea aztertzen dabil.

Aritz Bravo Durangoko EH Bilduko zinegotziak jakinarazi duenez, Landako Erakustazokan txertaketarako gune bat ipintzea aztertzen dabil Osakidetza. "Bere garaian, udal instalazioak eskaini genizkion Osakidetzari, honek beharrizanen baterako erabili beharko balitu", esan du Bravok. "Landako Erakustazoka eskaini diogu, bertan txertaketarako gune bat ipintzea gurako balu. Asteon Galdakaoko ESIko buruagaz egin dugu berba telefonoz. Esan digute txertaketa gunea apirilean atonduko dutela, agian". Dena dela, Bravok argi utzi gura izan du momentuz ez dagoela ezer ziurtatuta. Proposamena aztertzen dabil Osakidetza. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!