Euskal Herriko piano komunitatean jaialdi entzutetsua da Andoaingoa (Gipuzkoa); 16.edizioa du aurtengoa. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 270 ikasle baino gehiago aurkeztu dira lehiaketara aurten, eta Bartolome Ertzilla musika eskola eta kontserbatorioko ikasleak aurkezten diren hirugarren biderra da.