Urquijo eszenografoa, idazlea, diseinatzaile grafikoa eta margolari bizkaitarra zen. Bilbon jaio zen 1939an, eta urriaren 8an hil. Concha Gifré da erakusketako komisarioa.
Urquijok, besteak beste, Nuevo Teatro Popular antzerki-taldearentzat eszenografo gisa lan egin zuen, Federico Garcia-Lorca, Casona, Ionesco, Unamuno, Labordeta edota Arrabal bezalako antzerki-idazle ospetsuentzako dekoratu lanak egiten.