Pandemia dela eta, eraldatuta itzuliko da Topaklown Durangora. "Orain arteko formatua ez da posible. Orain arte ikuskizunez gain ikastaroak genituen eta horrek sortzen duen giroa galduko dugu. Baina ez genuen aukera galdu nahi Durangora barrea ekartzeko", azaldu du Gorka Ganso antolatzaileak. "Garai zailak bizitzen ari gara, baina baina barre egitera gatoz, beharrezkoa eta osasuntsua da eta", jarraitu du Ane Abanzabalegi zinegotziak. Hori horrela, 4 egunetan 7 talde eta 14 saio izango dira Durangon. Talde bakoitzak bina saio eskainiko baititu.
Gainera, San Agustin Kultur Guneak eta Ganso & Ciaren artean antolatu duten ekimenak, euskal emakume sortzaileak ikustaraztea eta gazteentzat plan erakargarria antolatzea ere izan ditu helburu.
2021erako antolatutako ekimenak aretoko eta kaleko antzerki saioak izango ditu; kalekoak Landako Gunean izango dira eta aretokoak San Agustin Kultur Gunean. Landakon eskainiko direnak era guztietako ikusleentzat egokiak izango dira, eta San Agustin Kultur Gunekoak publiko gazte eta helduarentzat.
Ikuskizun batzuk doakoak izango dira, besteak, berriz, ordainpekoak. Hala ere, emanaldi guztietarako sarrerak aurrez hartzea beharrezkoa da, eta gaurtik eskuragai daude.
EGITARAUA
APIRILAK 1
12:00/17:30 'M&Mme Poiseau' Cie L'Arbre à vache (Landako gunean)
17:30/19:30 'Secuestrados' Teatro Indigesto antzerki taldea (San Agustin Kultur gunea)
APIRILAK 2
12:00/17:30 'Qué buen día' Maite Guevara (Landako gunean)
17:30/19:30 'eMe' Carlo Mo (San Agustin Kultur gunea)
APIRILAK 3
12:00/17:30 'Set up' Los Barlou (Landako gunean)
17:30/19:30 'Adela eta Martirio' Naita Produkzioak (San Agustin Kultur gunea)
APIRILAK 4
17:30/19:30 'Karrikan' Karrika Antzerki Taldea (San Agustin Kultur gunea)