Durangoko galdeketa

Galdeketak "denbora eta dirua galtzea" eragin dituela dio Durangoko PSE-EEk

Anboto 2021ko mar. 15a, 14:46

Alderdi sozialistaren arabera "abstentzioak irabazi du", herritarrek "zalantza asko zituztelako", eta "proiektu bideragarri eta errealik" ez zegoelako.

Jesica Ruiz Durangoko PSE-EEren bozeramailaren arabera "denbora eta dirua galtzea" ekarri du atzoko galdeketak. "Abstentzioak irabazi du, jendeak zalantza asko zituelako, ez dakitelako zein den proiektu bideragarri eta erreala, eta, galdeketa egin zen bezala eginda ez zelako soluzioa", adierazi du. Hemendik aurrera, udal gobernu taldeak Eusko Jaurlaritzari "bere proiektua azaltzea" eta "mugak ipintzea" espero du PSE-EEk. Behin hori jakinda "durangarren iritziak eta proposamenak" hartzeko modua egongo litzatekeela iritzi dio alderdi sozialistak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!