Durangoko galdeketa

6.680 herritarrek trenbidearen proiektua geldiaraztearen aldeko botoa eman dute

Anboto 2021ko mar. 14a, 20:11

7.077 durangarrek eman dute botoa. Horietatik 6.680k baietzaren alde egin dute, hau da, PERI1 trenbidea gelditu eta parte hartze prozesu bat hastearen alde. 372, berriz, ezezkoan kokatu dira, eta proiektua babestu dute. Galdeketako parte hartzea %28,57koa izan da. 

Goizeko 9:00etan zabaldu dituzte hautetsontziak eta 20:00etan zarratu dituzte. Durangarrek euren historiako lehen herri galdeketan parte hartzeko aukera izan dute gaur. Tren geltoki zaharraren orubearen geroaz erabaki dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!