Durangoko galdeketa

18:00ak arte, %23,41ekoa izan da parte hartzea Durangoko galdeketan

Anboto 2021ko mar. 14a, 18:15

Landako Guneko ateak ixteko bi ordu falta dira. 18:00ak arteko parte hartzea %23,41ekoa izan dela dio Durangoko  Ordura arte 5.798 herritarrek eman dute botoa.

5.798 durangarrek botoa eman dute 18:00ak zirenerako. Ordu bi baino ez dira gelditzen galdeketan botoa eman ahal izateko. Galdeketa "normaltasunez eta inolako arazorik gabe" egiten ari direla gaineratu du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!