Durangoko galdeketa

14:00ak arte, %14,25ekoa izan da parte hartzea Durangoko galdeketan

Anboto 2021ko mar. 14a, 14:03

Durangoko Udalak eguerdira arteko parte hartzearen datuak eman ditu. 3.529 pertsonek botoa eman dute ordu horretara arte.

Apurka-apurka Durangoko galdeketak bide erdia egin du. Eguerdi aldera ilara luzeak sortu dira hainbat mahaitan botoa emateko. Durangoko Udalak 14:00ak arteko parte hartzearen datua eman du: eguerdira arte %14,25ekoa izan da. Janire Sanz udaleko langileak eman ditu datuak Landako Gunean bertan.

Landako Guneak 20:00ak arte ateak zabalik izango ditu durangarrek botoa eman ahal izateko. Udalak 18:00etan berriro emango du ordu horretara arteko parte hartze datua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!