Azken agur bero eta hunkigarria eskaini diote Osvaldo Valdesi Durangon

Aritz Maldonado 2021ko mar. 14a, 18:42

Osvaldo Valdesi azken agurra emateko asmoagaz dozenaka lagun batu dira gaur arratsaldean Andra Mariako elizpean (Benita Uribarrena parkean zen egitekoa hasiera batean). 

Pertsona maitatua zen Valdés, eta agerian geratu da hori gaurko ekitaldi jendetsuan. Osvaldok zuen poztasunarekin, eta bizitzan gehien maite zituen zaletasunen bidez gogoratu gura izan dute, eta horrela, musika, dantza eta poesia izan dira omenaldi hunkigarriaren ardatza; poesia musikatua zein errezitatua, dantza kubatarrak, euskal dantzak edota zuzeneko musika egon dira, besteak beste, eta ugariak izan dira txalo zaparradak ekitaldi osoan zehar.

Kubatarra sortzez, Durangon bizi izan da hainbat urtez Osvaldo Valdés. Martxo hasieran hil zen, eta ordutik, hainbat lore eta maitasunezko mezu agertu dira berak zeraman 'La bodeguita del medio' tabernako atarian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!