Goizeko 9:00etan zabaldu dituzte hautetsontziak eta 20:00etan zarratu dituzte. Durangarrek euren historiako lehen herri galdeketan parte hartzeko aukera izan dute gaur. Tren geltoki zaharraren orubearen geroaz erabaki dute. Galdeketa ez da juridikoki loteslea. Dena dela, udal gobernu taldeak politikoki loteslea izango dela eta herritarren mandatuari men egingo diola adierazi du.