Durangoko 30 herritar ezagunek martxoaren 14ko herri galdeketan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Udalak egin du bideoa. "Durangorentzat egun historikoa izango da, historian lehen aldiz udal galdeketa herritarra egingo baitugu. Durangoren etorkizunerako berebiziko garrantzia duen gai bati buruz gure iritzia emateko aukera izango dugu durangarrok igande honetan; horregatik, herritar guztiak gonbidatzen ditugu Landako Gunera bozkatzera joan daitezen", azaldu dute udal iturriek.
Bideoan agertzen diren durangarren zerrenda:
- Jon Andoni Goikoetxea – Durangoko Cultural-eko presidentea
- Luciano Lorenzo – Centro Extremeño
- Irati Bereinkua – Ibaizabal Eskubaloi Taldea
- Maider Larrañaga – San Agustin Kulturgunea
- Jon Markel Carrillo – Kili Kili Elkartea
- Jose Maria Arrillaga – DAZ Auzo Elkartea
- Juanan Aroma – Txistularia
- Julen Bengoa – Geu Be
- Janire Tudela – Hemen Bai
- Gorka Dominguez y Cecilia Paganini – Ganso & Cia
- Juan Luis Madariaga – San Fausto Auzo Elkartea
- Iñaki Loinaz – Apaiza
- Isabel Iraurgi – Andereak
- Fermi Lopez – San Fausto Auzo Elkartea
- Txema Urien – Txoritxu Alai Dantza Elkartea
- Juan Manuel Iriondo – Durango Rugby Taldeko presidentea
- Angela Soriano – Centro Andaluz
- Alberto Izagirre – Tronperri Dantza Taldea
- Rafa Iriondo – Luhartz
- Nerea Astigarraga – Kriskitin Dantza Taldea
- Ángel Bilbao – Ostalaria
- Argiñe Alacano y Nagore Larrazabal – Bilgune Feminista
- Alaitz Arizaga y Eider Alberdi – Durangoko Familiak
- Marilo Aldeanueva y Matias Oregi – Pentsionisten mugimendua
- Besi Carreto – Tabirako Saskibaloi Taldea
- Gorka Madrazo – Karrika Antzerki Taldea
- Oihane Azkonizaga – L’Atelier
- Andoni Lagos – Durangoko Pasioa
- Igor Elortza – Bertsolaria
- Jon Sarobe – Dantzaria
- Andoni Urcelai – Herria Auzo Elkartea
- Unai Iturriaga – Bertsolaria
- Eneko Sagardoy - Aktorea