Zaintza lanak aitortu daitezen eskatuz kontzentratu dira Durangon

Anboto 2021eko martxoaren 4a

Ezkurdin egindako kontzentrazioko irudia.

Herri ekimenetik irtendako deialdiari erantzunda hainbat herritar batu da Ezkurdi plazan egindako elkarretaratzera. Zaintza lana aitortzeko eskatu eta "doako" gizarte zerbitzu "publikoa eta kalitatezkoa" aldarrikatu dute.

EAEko gizarte zerbitzuetan greba eguna deituta zegoen gaurko eta sindikatuek manifestazioak egin dituzte hiriburuetan, gaur eguerdian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!