Durangoko galdeketa

Durangoko galdeketan parte hartzearen aldeko bizikleta martxa egingo du Erabakik, domekan

Joseba Derteano 2021ko mar. 4a, 11:24

Igandean, 12:00etan, jarri dute hitzordua, Landako Gunean.

Ekimen honekin "herritarren parte hartzea sustatu" gura du Erabaki plataformak. "Galdeketarako egun gutxi falta direla eta giroa berotzea da asmoa. Adin guztietako durangarrei parte hartzeko gonbita luzatzen diegu", azaldu dute ohar batean.

Bizikleta martxa Landako Gunean hasiko da igandean, 12:00etan, eta Geltoki ondoko espazioan amaituko da (Supermerkatuaren ondoan).

Martxan parte hartzera animatzen den jendeari "erantzukizunez" jokatzeko eskatu diote, "momentu oro maskarillarekin ibiltzeko eta segurtasunezko distantzia mantentzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!