Durangoko galdeketa

Durangoko hainbat gaztek herri galdeketari begirako dinamika hasi dute: "Bai etorkizunari"

Ekaitz Herrera / Aritz Maldonado 2021ko mar. 4a, 15:00

Baietzak irabaziz gero, gazteriak behar dituen espazioak eta ingurunearekin errespetuzkoa izango den proiektua sortzeko aukerak zabalduko direla defendatu dute. Galdeketara joan eta botoa emateko deia egin diete Durangoko gazteei.

Durangoko hainbat gaztek martxoaren 14ko herri galdeketari lotutako adierazpen bat kaleratu dute. Dinamikak "Bai etorkizunari" du izena, eta adierazpenagaz herri galdeketan parte hartzeko deia egin gura diete herriko gainontzeko gazteei. "Uste dugu erabaki oso garrantzitsua hartuko dela, gure herriaren -eta batez ere bertan bizi garen gazteon- etorkizuna dagoela jokoan. Baietzak irabaziz gero hainbat aukera zabaltzen zaizkigu parez pare, gazteok behar ditugun espazioak edukiko dituen eta ingurunearekin errespetuzkoa izango den proiektua eraikitzeko", adierazi dute hedabideetara bidalitako oharrean.

Pasatzen utzi ezin den aukera

Gazteek "gero eta ilunago" ikusten dute etorkizuna, "are gehiago azken garaiotan". Horregatik, martxoaren 14koa moduko herri galdeketa ezin dela pasatzen utzi adierazi dute. "Durangoko gazteei dei egiten diegu adierazpena irakurtzera, sinatzera eta zabaltzera, eta, martxoaren 14an bozkatzera joatera.

Momentuz irudian agertzen diren 25ak dira agiria sinatu duten gazteak, baina hurrengo egunetan atxikimendu kopurua handitzea gura dute. Horretarako web orri bat prestatu dute. Bertan egin daitezke atxikimenduak.  

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!