Durango Irratia-k bi hauteskunde eztabaida antolatu ditu martxoaren 5ean eta 9an, martxoaren 14an egingo den herri-galdeketaren inguruan. Eztabaida horiek martxoaren 5ean (euskaraz) 18:00etan Elkartegian, eta martxoaren 9an (gaztelaniaz) 18:30ean San Agustin Kulturgunean egingo dira, eta udalean ordezkaritza duten alderdi politikoek parte hartuko dute.
Durangarrek bertatik bertara (edukiera bete arte) eta online jarraitu ahal izango dute eztabaida. Eztabaidara bertaratzeko, idazkaritza@durango.eus helbidera idatzi beharko dute, gonbidapen bat eskatuz (gehienez bi pertsonakoak) eta zein egunetara joan nahi duten zehaztuz. Bestalde, udalak Youtubeko kanalean (Durangoko Udala) eskainiko du debatea.
Gainera, durangarrek galderak bidali ahalko dituzte aldez aurretik (osteguneko 23:59era arte) idazkaritza@durango.eus helbidera eta alderdi ezberdinetako ordezkariek horiek erantzuten saiatuko dira eztabaidak iraungo dituen 90 minututan.