Igerilekua ordubete lehenago irekiko du Durangoko Udalak, 07:00etan

Anboto 2021ko ots. 26a, 09:00

Eusko Jaurlaritzak kirol instalazioen itxiera 21:00etara aurreratzeko erabakia dela eta, behin behinean igerileku zerbitzua arinago irekitzeko erabakia hartu du udalak, arratsaldez joan ezin duen jendeak goizean joateko aukera izan dezan.

Hori dela eta, martxoaren 1etik aurrera, 07:00etan irekiko dira igerilekuak, ohiko ordutegia baino ordubete lehenago. “Momentu zail honetan uneoro egoera ezberdinetara egokitzea dagokigu durangarrei eskaintzen diegun zerbitzua kaltetua irten ez dadin. Neurri berri honekin, arratsaldeetan lan kontuengatik edo dena delakoagatik joan ezin direnei aukera berri bat eskainiko diegu goizeko lehen orduan joan ahal izateko”, adierazi dute Ane Abanzabalegi Durango Kirolak-eko presidenteak eta Julian Rios alkateordeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!