ZR Basque Country taldeko Eneko Diez durangarrak garaipena lortu zuen joan zen zapatuan kick boxingeko 'K-1 ametsak' txapelketan. Taldeko kideek ANBOTOri azaldu diotenez, hasiera-hasieratik durangarra nagusi izan zen, eta "distira handiko kolpeak" eman zituen.