'Oinentzako espalioa moztuta'

Anboto 2021ko ots. 18a, 19:24

Durangoko Zeharmendieta kalean egiten ari diren herri lanen eraginez, oinezkoek ez dute espaloia erabiltzerik, eta, honako esaldi honegaz ohartarazi dituzte herritarrak: 'Oinentzako espalioa moztuta'. Halaxe ikusi daiteke irakurle batek ANBOTOra bidalitako argazkian. "Zoritxarrez nahiko sarri ikusten den bitxikeria", nabarmendu duen moduan.

Atzo iluntzean Durangon ateratako argazkian ikusi daitekenez, gazteleraz zuzen idatzita dago oinezkoentzako oharra. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!