Pablo Hasel rap abeslari katalana aste honetan espetxeratu dute "terrorismoari gorazarre" eta "Koroari eta Estatuko erakundeei irain" egiteagatik. Lleidako Unibertsitatean (Herrialde Katalanak) atxilotu zuten Mossoek; bertan itxi zen musikaria, joan den barikuan bere burua kartzelan aurkezteko epea amaitu ostean.
Durangaldean aurretik ere egin dira abeslaria babesteko beste mobilizazio batzuk.