Atzo egin zuten lehenengo batzarra. Bigarrena, gaur 18:30ean izango da. Azkenengo biak hurrengo asteko martitzenean egingo dituzte: 16:30ean (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz). Denak San Agustin Kulturgunean izango dira.
Durangoko Udalak herri galdeketari buruzko lau batzar informatibo antolatu ditu San Agustin kulturgunean. Bertan, PERI Ferrocarril proiektuaren aurrekariak, gaur egungo egoera eta galdeketaren emaitzetatik eratorri daitezkeen eszenatoki posibleak azaltzeari ekin diote. Herritarren zalantzak www.galdeketa.durango.eus atarian erantzungo dituzte.