Durangoko ondare historikoan egindako pintaketak deitoratu ditu udalak

Anboto 2021ko ots. 16a, 14:09
Santa Anako arkua, 2020ko azaroan. ARTXIBOA.

Durangoko Udalak "tristura eta haserrea" agertu ditu asteburuan herriko hainbat puntutan agertutako pintaketen harira. Herriko ondare historikoan agertu ziren margoketetako batzuk.

Asteburuan hainbat pintaketa agertu ziren Durangoko kaleetan, besteak beste, San Agustin kulturguneko fatxadan eta Santa Anako arkuan. Idatzitako mezuen jo-puntuan koronabirusari aurre egiteko neurri murriztaileak kritikatzen ziren. Udalak honako irakurketa hau egin du horren harira:  "Hau ez da erakunde baten aurkako erasoa edota pandemiaren aurrean pentsatzeko modu baten kontua, durangar guztien ondarearen aurkako erasoa baizik. Pintadak egin dituztenei gure ondarearen aurka ez egiteko eskatzen diegu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!