Durangoko tren geltokiak sarbide berria izango du eguenetik aurrera

Anboto 2021ko ots. 15a, 13:58

Euskal Trenbide Sareak tren geltokiko sarbide berria zabalduko du hilaren 18an. Epaitegiaren aldetik barik, eguenetik aurrera tren geltoki zaharraren aldetik sartu beharko da geltokira, ekialdetik. 

Berrikuntzak datoz Durangoko tren geltokira. Bertara sartzeko bide berria inauguratuko dute eguenean. Euskal Trenbide Sareak adierazi duenez, eguenetik aurreram Durangoko epaitegiaren aldetik sartu barik, tren geltoki zaharra zegoen aldetik sartu beharko da geltoki berrira.

Bestalde, Euskal Trenbide Sareak bertan egindako lanen xehetasunak eman ditu: oinezkoentzako hormigoizko eskailera bat ipini, eskailera mekanikoa eraiki eta estali barik zeuden bi gune estali ditu. Lanek 1,2 milioi eurotik gorako inbertsioa izan dute eta urtebete baino gehiago iraun dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!