Durango eremu gorritik irten da

Anboto 2021ko ots. 15a, 13:01

39 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean. Horietatik  14 Durangon, seina Abadiñon, Zaldibarren eta Zornotzan, bina Berrizen, Elorrion eta Iurretan eta bat Mallabian. 

EAEn, 27866 proba egin dituzte asteburuan, eta atzo esaterako 418 positibo egon ziren. Horietatik 270 positibo detektatu zituzten Bizkaian, 51Araban eta 91 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 38 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 170 pertsona daude.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!