[BIDEOA] Bisita birtuala, Durango Rugby Taldearen egoitza berritik

Anboto 2021ko ots. 11a, 10:20

Pandemia garaia ez da inaugurazioak egiteko unerik aproposena. Horregatik, klubeko egoitza berria ezagutara emateko, bidaia birtual bat proposatu du DRTk.

Azpiegitura berritua DRTren jabetzakoa da eta honako gune hauek ditu: biltegia, batzar gela, erabilera anitzeko gela, komuna, garbitegia… "Errugbi kirol-jardueren egunerokotasunerako giltzarria eta gune estrategikoa da", adierazi dute klubeko kideek.

Gainera, egoitza libre dagoen momentuetan, euren azpiegitura erabiltzeko atea zabaldu diete herriko kirol elkarteei: batzarren bat egiteko, hitzaldiak eskaintzeko… Aukera berdina eskainiko diete klubeko bazkideei edo eta babesleei ere.

Klubaren barruan lantalde bat sortu dute eta talde horren ardura izango da egoitza dinamizatzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!