Galdeketaren aldeko Erabaki herri plataformak giroa berotu gura du martxoaren 14ko hitzorduari begira. Herritarrak galdeketan parte hartzera gonbidatzea da helburua.
Herrian zehar kartelak jarriko dituzte parte hartzera deituz eta baiezko zein ezezko erantzunek zer suposatzen duten azalduz. Horrez gainera, kalean esku orriak banatzen arituko dira eta euren mezua autoan megafonia bidez zabaltzeko asmoa ere badute, plataformako kideek jakinarazi dutenez.