Martxoaren 14an tren geltoki zaharrerako aurreikusitako proiektuaren (PERI 1 Ferrocarril) inguruko galdeketa egingo da Durangon. Erabaki plataformak parte hartzea bultzatzeko kanpaina jarriko du martxan. Horretarako herritarren laguntza behar dutela azaldu dute sare sozialen bidez. Eguaztenean merkatu plazan batuko dira parte hartu gura dutenen artean lanak banatzeko, 18:00etatik 20:30era.