Bizkaiko harresiei buruzko bildumako bederatzigarren liburua da Aitor Gonzalezen azken hau. Aurretik, Bermeoko, Portugaleteko, Bilboko, Lekeitioko, Urduñako, Plentziako, Balmasedako eta Elorrioko harresiei buruzkoak publikatu ditu. "Ia hogei urte daramatzat gotorleku bizkaitarrak aztertzen", esan du Gonzalezek. Bildumako azken liburua izango dela aurreratu du.
Hitzen eta Urriken salgai
Durangoko harresiei buruzko liburua bertako Hitz eta Urrike liburudendetan dago salgai. Gonzalezek 100 aleko "edizio mugatua" kaleratu du .