Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra (Eijo) 2014 sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, Musika Modernoko diziplina desberdinetako ikasleentzako topagune bat sustatzeko helburuagaz. 23 plaza baino ez dira eskaintzen ikasturteko, eta hainbat hautaproba igaro behar dira.
Bartolome Ertzillako hainbat ikasle hautatu dituzte azken ikasturteetan Eijorako: 2015/2016 ikasturtean Esti Ibarra abeslaria hautatu zuten; 2016/2017 ikasturtean Markel Mardaras saxo ikaslea eta Jone Erzilla tronpeta ikasleak hautatu zituzten; 2018/2019 ikuasturtean Izaro Erzilla abeslaria hautatu zuten.