Pablo Hasel rap kantari zigortua babesteko elkarretaratzea egingo dute eguenean Durangon

Anboto 2021ko ots. 2a, 08:50
Pablo Hasel, artxiboko irudi batean.

Durangaldeko hogei talde baino gehiagok sinatu dute rap abeslari kataluniarraren aldeko agiri bat. Besteak beste, Iheskide, State Alerta, Konorte edo Muted taldeek. Eguenean, otsailak 4, egingo dute elkarretaratzea, 19:30ean, Andra Mariko elizpean. "Errepresioaren aurrean amnistia osoa, Pablo Hasel aske" lelopean egingo da elkarretaratzea.

 "Estatu zapaltzaileak musikari eta militante politiko bat kartzelaratu nahi du erregimenaren miseriak kontatzeagatik eta bere jarrera politikoak modu kontsekuentean defendatzeagatik", salatu dute agirian. Espainiako Auzitegi Nazionalak hamar eguneko epea eman zion astelehenean Pablo Hasel abeslariari bere borondatez espetxean aurkezteko. "Terrorismoa goratzeagatik eta Espainiako erregea iraintzeagatik" jaso du espetxe zigorra abeslariak. 

Babesa agertzeko atxikimenduakpablohasel@gmail.com helbidea helarazi dute protestaren deitzaileek.

Babesa agertu duten musika taldeen zerrenda:

- Tres41

- State Alerta

- Eutsi

- Puto Bastardo

- Alerta

- 26:11

- Stronger Together

- Muted

- Konorte

- Iheskide

- N2OGU

- Baske Street Boys

- Indabak

- Banda Baffana

- Inun

- Estutu

- Zeinke

- Eztadap

- Parkatu

- Ikarass

- Toubkal

- Nevadah

- Etxe

- Sei urte

- Motorsex

- Dube

- MC Capo

- The North

- Orihen

- Moonshinerds

- Tanga opilak

Baraia

- MPB

- ...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!