Tren geltoki zaharrari buruzko herri galdeketa durangarren parte hartze zuzenagaz garatuko da. Udalak egun horri bueltako xehetasun batzuk aletzeari ekin dio, eta martxan ipini du galdeketarako boluntarioak bilatzeko epea. 51 bilatzen ditu. Horiek bermatuko baitute martxoaren 14an egitekoa den galdeketa modu egokian garatzen dela. Interesdunek otsailaren 10era arteko epea izango dute izena emateko.
Boluntario izateko xehetasunak:
Durangoko Udalak boluntarioek bete beharreko baldintzak zeintzuk diren argitu du. Honakoak dira:
- Durangon erroldatutako 18 urtetik gorako 34 pertsona behar dituzte batetik, eta Durangon erroldatutako 18 urtetik gorako beste 17 pertsona, bestetik. Lehenengoek hauteskunde mahaiak osatzen lagunduko dute. Bigarrenek, antolakuntzarako laguntza eskainiko dute.
eskaintzeko. - Boluntario guztiek izan beharko dute batxilergoko titulua edo baliokidea, eta euskara mailaren 3. hizkuntza-eskakizuna. Halakorik ezean, nahikoa izango da ahozko euskara menderatzea. Ezagutza hori kontrastatu ahal izango dela adierazi du udalak
- Herri galdeketan honako lan ordutegia izango dute: 08:00etatik 20:00etara. Ordu horretan zarratuko dira hauteslekuak, eta botoak zenbatu ondoren akabatuko da lanaldia. Horren guztiaren truke 85 euro jasoko dituzte boluntarioek.
Eskariak non, noiz eta nola:
Interesdunek honako toki hauetan egin beharko dituzte eskakizunak:
- Landako I kiroldegian:
- Astelehenetik barikura, 9:00etatik 12: 00etara 17:00etatik 22:00etara.
- Zapatuetan 09:00etatik 22:00etara.
- Domeketan 9:00etatik 14:00etara.
- Durangoko Arte eta Historia Museoan:
- Martitzenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
- Zapatuetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
- Domeketan, 11:00etatik 14:00etara.
Jasotako eskariak beharrezkoak baino gehiago badira, zozketa bidez erabakiko dira zeintzuk diren onuradunak.