Azken eraso matxistak salatu ditu Andereak elkarteak eguenetako elkarretaratzean

Anboto 2021ko urt. 28a, 21:07

Eguenero egin ohi duen elkarretaratzean Durangoko gazte batek bikotekide ohiari botila bat jaurti izana eta Aintzane Pujana donostiarraren hilketa salatu ditu Andereak elkarteak.

“Ez da erraza indarkeria matxistarekin amaitzea. Izan ere, hain dago naturalizatua, gure bizitza osoa inpregnatzen duela. Gainera, kontzientzia hartzea beharrezkoa da, eta hori beti da mingarria”, azaldu dute, elkarretaratze ostean eginiko adierazpenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!