Aintzane Pujanaren hilketa salatu dute Durangon

Anboto 2021ko urt. 24a, 14:12

Jendetza batu da Andra Mariko elizpean, Aintzane Pujana donostiarraren hilketa salatzeko. Barikuko eraso matxista salatu dute, baita ere. 

Emakumeen Mundu Martxak deituta, hainbat mobilizazio egin dira egunotan Euskal Herrian Pujanaren heriotza salatzeko. Aintzane Pujana 32 urteko donostiarraren gorpua urtarrilaren 4an aurkitu zuten Aizarnazabalen (Gipuzkoa). Hilaren 13an bi pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!