20 urteko gazte bat atxilotu dute Durangon bikotekide ohiari eraso egiteagatik

Anboto 2021ko urt. 23a, 08:51

Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu zuen bariku arratsaldean Ezkurdi parkean. Ertzaintzako iturrien arabera, 20 urteko gizonak kristalezko botila bat jaurti zion bikotekide ohiari. Emakumea Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten.

Arratsaldeko 18:30 inguruan izan zen gertakaria. 

Pujana gogoan

Bestalde, Aintzane Pujana donostiarraren hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du mugimendu  feministak. Domekan izango da mobilizazioa, urtarrilak 24, 12:30ean, Andra Marin. Urtarrilaren 4ean aurkitu zuten 32 urteko emakumearen gorpua Aizarnazabalen (Gipuzkoa). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!