Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteei elkartasuna adierazi diete Durangon

Anboto 2021ko urt. 21a, 19:07

Dozenaka lagun bildu dira gaur arratsaldean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren bi gazteei elkartasuna adierazteko. 

Gaur hasi da bi gazte arabarren aurkako epaiketa, eta Euskal Herri osoan egin dira babesa agertzeko ekimenak. Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorra eta zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eskatu du haietako bakoitzarentzat.

Aitor Zelaia eta Galder Barbado 2019ko otsailean atxilotu zituen Ertzaintzak eta hilabete batzuk espetxean egon ostean urte hartako udan atera ziren kalera bermepean. "Armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristarekin gordetzea eta trafikatzea" egotzita atxilotu zituzten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!