Koronabirus agerraldi batek Durangoko Tabira Berri egoitzako 13 lagun kutsatu ditu

Anboto 2021ko urt. 19a, 16:08

8 egoiliar eta 5 behargin kutsatu dira.

8 egoiliarretako bi ospitaleratu egin behar izan dituzte. Gainontzeko seiak “arreta soziosanitario espezializatuko unitateetara” eraman dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak zabaldu duenez. Profesionalei dagokienez, 5ek eman dute positibo.

Aldundiaren arabera, egoitzako egoiliarrek eta profesionalek urtarrilaren 4an jaso zuten koronabirusaren aurkako txertoaren lehen dosia. 

Bizkaiko datuak

Aldundiko datuen arabera, urtarrilaren 17aren amaieran, Bizkaian adinekoentzat baimenduta dauden 154 egoitzetan (guztira, 10.748 plaza), 226 erabiltzaile zeuden Covid 19ak kutsatuta eta euretako 37 ospitaleratuak. Egoitzetako langileei dagokionez, 185 ziren baieztatutako positiboak eta 80 isolamendu egoeran zeuden  (COVID-19a baieztatu gabe).

Gaur egun, Durangoko Tabira Berri egoitzaz gainera, beste hainbat egoitzatan daude gaixotutako egoiliarrak: Marcelo Gangoiti-Muskiz (77 kutsatu), Truiondo-Zamudio (52), Calzada-Gernika (18), Misericordia-Bilbao (16), Arratiako Egoitza-Dima (13), Caser Artxanda-Bilbao (11), Beato Domingo Iturrate-Getxo (10), Arandia-Arrigorriaga (5), Indautxu Gurena-Bilbao (5), Artibai-Ondarroa (4), Gallarta Laguntza Zentroa-GUFE (4), Bilbozar-Bilbao (4), Txurdinagabarri-Bilbao (4) eta Ercilla-Bilbao (3).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!