Durangoko Udalak katu-koloniak kontrolatuko ditu CES sistemaren bidez

Anboto 2021ko urt. 18a, 18:30

Durangoko Udalak CES izeneko zerbitzu berri bat lizitatu du Durangoko katu-koloniak kontrolatzeko. Honetan datza: katuak harrapatu, esterilizatu eta berriro libre utziko dituzte. Metodo hori lehen aldiz erabiliko da herrian, eta animalia horiek zaindu ohi dituzten boluntarioen laguntzarekin garatuko da.

Datozen egunetan, esterilizazio-kanpainak egingo dira udalerrian dauden katu-kolonietan, animalia horien populazio egonkorra eta osasuntsua lortzeko. "CES metodoak koloniekiko bizikidetza ere hobetzen du, borrokak, zaratak, markatzeak eta ugalketaren ondoriozko beste eragozpen batzuk murrizten edo ezabatzen baititu", azaldu du udalak ohar batean.

Animaliak biltzeko zerbitzua

Parte hartu ahal izateko, zerbitzuari buruzko hasierako prestakuntza jasoko da, bai eta animalien ongizaterako eta egoiliarrekiko bizikidetzarako jardunbide egokien gida ere. Interesa duten pertsonek informazioa eska dezakete posta elektronikoz: ces@durango.eus.

Katu koloniak kontrolatzeko zerbitzuarekin batera, 2010etik esleitu gabe zegoen animaliak biltzeko zerbitzua lizitatu du Udalak. Zerbitzu honek badu berritasun bat: txakurrez gain, katuak ere sartzen dira zerbitzuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!