'Bikotekide bat behar dugu zoriontsuak izateko?' galderari erantzungo dio Gaztedi Durangaldea programako lehenengo hitzaldiak

Anboto 2021ko urt. 16a, 16:00

Hiru hitzaldik osatzen dute programa. Beste berbaldi bietan etorkizuneko espektatibek eragiten dituzten emozioen eta elikadurak eta osasunak duten loturaren gainean jardungo dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangaldeko udalek sustatutako programak eskualdeko gazteentzat interesgarriak izan daitezkeen hitzaldiak eskainiko ditu. Telematikoak izango dira eta kopuru mugatua dute.

Hona hemen urtarrilean eta otsailean egingo diren hiru hitzaldien gaineko xehetasunak:

BIKOTEKIDE BAT BEHAR DUGU ZORIONTSUAK IZATEKO?
               
Hitzaldiari buruz: "Gizarte honetan, txikitatik, bikotea izan behar dugun ideiarekin hezten gaituzte. Ume txikiei sarritan galdetzen zaie “Zein da zure nobioa?” Baina benetan da beharrezkoa bikotekidea izatea zoriontsua izateko? Zer eragin izan dezake jasotako heziketak gure zoriontasunean?"
- Data: Urtarrilak 21
- Formatua: Telematikoa
- Hizkuntza: Euskara
- Ordutegia: 18:00-19.30
- Izena emateko epea:  Urtarrilaren 19ra arte
- Izena emateko helbidea/telefonoa: behargintza.mdurango@bizkaia.org  /
94 623 22 22.

ZER EMOZIO AGERTZEN ZAIGU ETORKIZUNARA BEGIRATZEN DUGUNEAN?      
       
Hitzaldiari buruz: "Gaur egun bizi dugun egoera sozio-osasun-ekonomikoak etorkizunerako espektatiba negatiboak dakarzkigu gogora, eta horrekin batera gure egunerokotasunean eragina duten hainbat emozio agertzen dira. Hitzaldi honetan emozio hoiei buruz eta beraien kudeaketaz hitz egingo da".
- Data: Urtarrilak 27
- Formatua: Telematikoa  
- Hizkuntza: Euskara
- Ordutegia: 18:00-19:30
- Izena emateko epea:  Urtarrilaren 26ra arte
- Izena emateko helbidea/telefonoa: behargintza.mdurango@bizkaia.org  /
94 623 25 22.

ELIKADURA ETA OSASUNA BIZITZAREN ESPARRU EZBERDINETAN

Hitzaldiari buruz: "Ikastaro honetan elikadura egokiak eta osasungarriak kirolari, organismoaren defentsei, errendimendu fisiko eta psikikoari eta, oro har, prebentzioari dagokienez duen garrantzia aztertzen da". 
- Data: Otsailak 11
- Formatua: Telematikoa
- Hizkuntza: Gaztelania
- Ordutegia: 18:00-20:00
- Izena emateko epea:  Otsailaren 10era arte
- Izena emateko helbidea/telefonoa: behargintza.mdurango@bizkaia.org  /
94 623 25 22.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!