[BIDEOA] "Mendira joateko gomendioen artean garrantzitsuenetako bat plangintza da"

Joseba Derteano 2021ko urt. 16a, 10:26

Elurrak Euskal Herriko tontorrak zuritu ditu azken asteetan eta mendi ibilbideak arriskutsuago bihurtu ditu. Igor Bernasek esperientzia zabala du mendiko gidari moduan eta gomendio multzo bat eman du kontuan hartu beharreko neurriekin eta ekiditea komeni den tokiekin.

Hamar urtez, Bernas mendiko gidaria izan da Kanadan, Patagonian (Argentina), Euskal Herrian eta Pirinioetan. Toki horietan askotariko ikastaroak ere eman ditu. Asteburu honetan elur-jauzien eta segurtasunaren gaineko ikastaro bat ematen ari da Durangon, arlokoa aditua den Unai Murua lankidearekin. Atzo klase teorikoak eman zituzten eta, gaur eta bihar, Gorbeia ingurura joango dira praktikak egitera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!